Datu Pertsonalak Babesteko arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bitartez ematen dituzten datu pertsonalak Aztiker, Koop. E. Txikiaren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskainitako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.
Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, enpresarekin duen harremanaren jarraipena egiteko eta enpresaren legezko helburuak betetzeko.
Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak enpresaren jarduerak eta zerbitzuak burutzea, tratamenduaren erantzulearen eginkizun legalak betetzea, interesdunak emandako baimena eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa dira.
Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Aztiker, Koop. E. Txikiak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
Aztiker, Koop. E. Txikiak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, esate baterako formulario batzuk erabiltzeko, erabiltzaileak datu pertsonalak eman ditzake edo eman beharko ditu.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Aztiker, Koop. E. Txikiak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Aztiker, Koop. E. Txikiak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
Aztiker, Koop. E. Txikiak adin gabekoei eskainitako zerbitzuak ematen baditu, hauen guraso eta legezko tutoreen baimena eta onespena eskatuko du datuak biltzeko eta tratatzeko.
Aztiker, Koop. E. Txikiak antolatutako ekitaldietan parte hartzeak esan nahi du interesduna jakitun dela bere irudia eta ahotsa tratatua izan daitezkeela eta enpresak erabiltzen dituen komunikabide eta baliabide desberdinetan argitaratua (bai paperez bai baliabide elektronikoen bitartez) izan daitezkeela. Interesdunak edonoiz erabili ditzake bere datuak kudeatzeko eskubideak.
Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak onartzea.
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu. Era berean, emandako baimena edonoiz ezeztatu dezakezu, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako enpresara jo beharko duzu, helbide honetan: Aztiker, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa), telefonoa: 943 593 006 edo posta elektroniko honen bitartez: idazkaritza@aztiker.eus.
Interesdunak, eskaerarekin batera, bere nortasun agiriaren kopia bidali beharko du. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
Datu pertsonalak babesteko legedia betez, bereziki 2016/679 (EB) Arautegia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”), Aztiker, Koop. E. Txikiak jakinarazi nahi dizu Datuak Babesteko Ordezkaria izendatu duela eta interesdunen eskura jartzen dituela bere kontakturako informazioa:
Erakundea: DPO BIDE, S.L.
Helbidea: Azkoitia Plaza, 5, 2.D – 20011 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefono-zenbakia: +34 943453588
Posta elektronikoa: info@dpobide.com
Aztiker, Koop. E. Txikiak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Aztiker, Koop. E. Txikiaren erantzukizunpekoak.
Aztiker, Koop. E. Txikiaren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Erabiltzaileari informatu egiten zaio Aztiker, Koop. E. Txikiak bere IP helbidea tratatzeko aukera duela web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango informazio hau ematea web gunean sartzen den bakoitzean.
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Aztiker, Koop. E. Txikiaren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
Aztiker, Koop. E. Txikiak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Aztiker, Koop. E. Txikiak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Aztiker, Koop. E. Txikiak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Aztiker, Koop. E. Txikiak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.